top of page

Irakasleak

Ongietorri irakasleei eskeinitako eremura  

Tarte honetan sexu-heziketa bigarren hezkuntzako ikasleen curriculumean integratzeko beharrezkoak diren baliabideak aurkituko dituzu.

Nerabeek afektu eta sexu arloan dituzten premiei aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentzienbarnerapen egokia sustatzea da honen helburu nagusia.

Erronka desberdinekin jaio den ekimena da honakoa. Izan ere, eskolen berezko baliabidetan oinarritzen da “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean” aurrikusten diren eduki eta konpetentziak sustatzen baititu, sexu-heziketarekin harreman duten horiek hain zuzen ere.

Bestalde, programa honetan SEXUMUXU deritzan informazio eta komunikazioren teknologia berrietan oinarritutako aplikazioa eskeintzen da, D.B.H.-ko hirugarren eta laugarren maileko ikasleentzat diseinaturikoa. Programa honen garapena Irakasleentzako Gidan dago azalduta.

Irakasleei zuzendutako atal hau, sexu-hezkuntzarako lagungarriak diren baliabideak aurkitzeko gune dinamiko izatea du helburu.

SEXUMUXU ez da bide-jolaso soilik. Sexu-heziketa hezkuntza-sistema integratzeko proiektua da. Irakasleentzako gida, SEXUMUXU programaren dokumentorik garrantzitsuena da.

bottom of page